GARA > Azkenak > Euskal Herria

GENERO INDARKERIA

Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista leporatuta

Bi gizon atxilotu dituzte Vianan eta Uharten, beren bikotekideei tratu txarrak eragitea leporatuta.

29/07/2010 14:45:00

IRUÑEA-. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Vianako 49 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Foralak, bere bikotekidearen etxean sartu eta mehatxu egitea egotzita. Bizilekua bortxatzea ere leporatzen diote, leihotik sartu eta etxea utzi nahi ez zuelako.

Beste atxiloketa Uharten egin zuen Polizia Foralak. Emakume batek deitu zien, bikotekide ohiak mehatxu egin ziola-eta. Gizona, 31 urteko Noaingo bizilaguna, atxilotu egin zuten.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo