EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Garikoitz Garcia espetxeratu egin dute
Ostiralean Portugaldik espainiaratu zuten Garikoitz Garcia Arrieta espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazional espainolak.
26/07/2010 15:34:00
MADRIL-. Auzitegi Nazional espainoleko Pablo Ruz epailearen aurrera eraman dute gaur Garikoitz Garcia Arrieta, Efe agentziak zabaldu duenez.
Epaileak espetxeratzeko agindua eman du, ETAko kide izatea leporatuta. Beste hainbat delitu ere egozten dizkio.
Garikoitz Garcia urtarrilaren 9an atxilotu zuten Portugalen, Iratxe Yañezekin batera, ihesaldi baten ostean, eta espetxean sartu zituzten.
Lisboako epaitegi batek onartu egin zuen bi euskal herritarrak entregatzea, epaitegi espainolek hala eskatu ondoren.
Ostiralean utzi zuten Polizia espainolaren esku Badajozen.





