EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Bost euskal preso gose greban daude Estatu frantsesean
Maite Aranalde, Joseba Fernandez, Mattin Olzomendi, Mikel Karrera eta Arkaitz Agirregabiria euskal presoak gose greban daude espetxe frantsesetan.
07/07/2010 9:28:00
BAIONA-. Arkaitz Agirregabiriak hilabete beteko du bihar gose greba hasi zuenetik, Bourg-en-Bresse espetxean. Maiatzaren 20an atxilotu zuten Baionan eta lau egunez inkomunikatuta eduki ostean kartzelan sartu zuten, hasiera batean Fleuryn. Egun gutxiren buruan, ordea, Bourg-en-Bresse-ra aldatu zuten eta geroztik han dago, bakarturik.
Ekainaren 8an ekin zion gose grebari; hamalau kilo baino gehiago galdu ditu eta barauarekin aurrera egiteko asmoa azaldu du, bakartzearekin amaitu arte.
Mikel Karrera Agirregabiriarekin batera atzeman zuten maiatzaren 20an eta hura ere bakartuta daukate, Rennes-Vezin-eko espetxean. Ekainaren 27an gose greba hasi zuen, bakartzearen aurka.
Maite Aranaldek, berriz, uztailaren 1ean ekin zion gose grebari Poitiers-Vivone kartzelan, arrazoi berberagatik.
Azkenik, Joseba Fernandez eta Mattin Olzomendik Aranalderekin elkartasunez hasi zuten gose greba uztailaren 3an, Poitiers-Vivone-ko presondegian.





