GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Ertzaintzak euskal presoen argazkiak kendu ditu Errenterian

Errenteriako Madalena, Xenpelar eta Viteri kaleetatik euskal preso politikoen argazkiak eta pankartak kendu ditu gaur Ertzaintzak.

23/07/2009 12:41:00

AzkenEzker.jpg

DONOSTIA-. Errenteria asteazkenetik herriko jaietan murgildurik dagoen bitartean, Ertzaintzak euskal preso politikoen argazkiak kendu ditu gaur 10.30ak aldera Madalena, Xenpelar eta Viteri kaleetatik, GARAk jakin duenez.

Aurreko asteetan ere Ertzaintzak herri ugaritatik kendu ditu presoen argazkiak eta pankartak, Lakuako Herrizaingo Sailaren aginduz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo