GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Sebas Lasak zortzi egun daramatza gose greban

Sebas Lasa euskal preso politikoak zortzi egun daramatza gose greban, Puerto I espetxean, eta dagoeneko sei kilo galdu ditu.

21/07/2009 17:16:00

DONOSTIA-. Sebas Lasak joan zen astelehenean ekin zion gose grebari, Puerto I espetxean funtzionarioek bere ziega hankaz gora jarri eta ondoren isolamendura bidali eta haien erasoa jasan ostean.

Ordutik isolamenduan dago eta ziegatik soilik dutxara joateko eta telefonoz hitz egiteko ateratzen da.

Espetxeak partea sartu dio, funtzionarioak mehatxatu eta iraindu egin zituela argudiatuta. Berak ere salaketa jarri du epaitegian, jasan zuen jipoiaren ondorioz.

Donostiarrak gose grebari eutsiko dio oraingoz. Sei kilo galdu ditu dagoeneko.

Lasarekin elkartasunean, kartzela horretan dauden euskal presoek baraua egingo dute ostegun eta ostiralean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo