GARA > Azkenak > Euskal Herria

GENERO INDARKERIA

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, beren bikotekideei jotzea leporatuta

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, beren bikotekideei eraso egitea leporatuta.

08/07/2009 12:35:00

BILBO-. Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon haurdun dagoen emaztea jotzea leporatuta. Adierazi duenez, bikotearen umeak erasoaren lekuko izan ziren.

Erasoa bikotearen etxea hasi zen, atzo eguerdiko 12.00ak aldera, Rekalde auzoan. Bizilagunak eman zuten erasoaren berri. Emakumea erietxera eraman zuten zituen zauriak sendatzera.

Bestalde, gaur goizaldean 45 urteko EC.G.M. atxilotu du Udaltzaingoak Bilbon, bere bikotekideari eraso egitea egotzita.

Antza denez, emakumeak bere bikotekideari bien arteko harremana bertan behera utzi nahi zuela esan dio, eta gizonak bultza egin dio, besoetatik heldu eta ostikoa jo.

Emakumeak hainbat zauri zituen besoetan eta ubeldu bat aldakan, eta osasun zerbitzuek artatu dute etxean. Gizona Amezola plazan atzeman dute, goizaldeko hiruretan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo