GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti espetxeratuak izan dira

Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti espetxeratuak izan dira. Ibai Mateo eta Oihana Mardaras, bestalde, Fresneseko kartzelako ospitalean atxilotzeko agindu du epaileak, medikuak baimena eman bezain azkar.

04/07/2009 13:04:00

BAIONA-. Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti pasa den astelehenean atxilotu zituen Polizia frantsesak eta espetxeratuak izan dira, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez.

Ibai Agirrebarrena eta Eneko Etxegarai Fleuryko gazteentzako kartzelan daude eta Gilen Goiti berriz, Fresnesen espetxeratu dute. Bestalde, fiskalak Xan Beiriren askatasuna errekurritu du, amnistiaren aldeko mugimenduaren arabera.

"Frantziako gobernuak azken garaiotan askapenerako mugimenduen kontrako errepresio eta jazarpenean sakontzen dihardu", salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak.

"Gogora ekarri nahi dugu asko izan direla operazio honen aurka agertu diren eragileak, bai eta operazioa bera salatzera kalera atera diren pertsonak ere. Errepresioan sakontzea baino, irtenbide politikoetan murgiltzea da Gobernu frantsesari berriro ere eskatzen dioguna", azaldu du.

Ibai Mateo eta Oihana Mardaras atzo eraman zituzten Levert epailearen aurrera, Parisko ospitale batean. Medikuak baimena ematen duenean, Fresneseko kartzelako ospitalean espetxeratzeko agindu du epaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo