GARA > Azkenak > Euskal Herria

ATXILOKETAK

Agirrebarrena, Etxegarai eta Goiti Parisera eraman dituzte eta Erramundegi eta Goio aske geratu ziren atzo

Pasa den asteburuan Polizia frantsesak atxilotutako Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti Parisera eraman dituzte eta Ekhi Erramundegi eta Jon Goio aske geratu ziren atzo gauean.

03/07/2009 10:41:00

BAIONA-. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, Polizia frantsesak pasa den asteburuan buruturiko operazio polizialean atxilotutako hiru gazte Parisera eraman omen dituzte, Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti, hain zuzen ere.

Ekhi Erramundegi eta Jon Goio, bestalde, aske geratu ziren atzo gauean. Beraz hiru dira atxilotuak geratzen diren euskal herritarrak: Ibai Agirrebarrena, Eneko Etxegarai eta Gilen Goiti.

Atzo burututako mobilizazioetan 150 lagun bildu ziren Baionan, eta 100 lagun Kanbon, azken atxiloketak salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo