GARA > Azkenak > Euskal Herria

PRESO POLITIKOAK

Lander Fernandez libre geratuko da gaur

40.000 euro ordaindu ondoren, Lander Fernandezek askatasuna berreskuratuko du gaur.

02/07/2009 15:23:00

BILBO-. Amnistiaren aldeko mugimenduak iragarri duenez, Lander Fernandez santutxuarra libre geratuko da gaur fidantzapean.

Duela bi aste, oporretatik bueltan Barajaseko aeroportuan atxilotu zuten eta, ondoren Soto del Realen espetxeratu zuten.

Maitzaren bukaeran kalez jantzitako poliziek bahitu eta galdekatu zutela salatu zuen Fernandezek epaitegian eta prentsaren aurrean eginiko agerraldian. Kolaboratzeko presioak jasan zituela esan zuen.

Gazte honen atxiloketa eta espetzeratzea mendukua izan dela adierazi du amnistiaren aldeko mugimenduak. "Poliziekin kolaboratzeko presioak eta mehatxuak jasan zituen Landerrek ea honek behin eta berriz ezezkoa erantzutearen eta publikoki eta epaitegietan gertaerak salatzearen mendukua izan ziren bere atxiloketa eta espetxeratzea".

Salatu duenez, "guztiak balio du euskal independentismoarekin amaitzeko, gerra zikina barne. Estrategia horren barruan kokatzen ditugu Landerrek pairatu duen jazarpena, eta Euskal Herrian gertatu diren gerrra zikina eta jazarpenerako beste hainbat kasu larri, Jon Anzaren desagerpena dugula kasurik larriena".

Gertaera hauen aurrean "mobilizazioa eta erantzuleekiko herri presioa artikulatzen eta jazartuak babesten jarraitzeko" deia egin dio gizarteari amnistiaren aldeko mugumenduak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo