GARA > Azkenak > Euskal Herria

BATZARRA

Jon Anza non dagoen galdetu dute Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkuran

Gipuzkoako Batzar Nagusiek bertan behera utzi dute Zestoan egitekoa zuten bilkura, alkateak ezker abertzaleko batzarkideei hitza eman ostean.

02/07/2009 14:04:00

AzkenEzkjon.jpg

ZESTOA-. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Zestoa hautatu zuten gaur osoko bilkura ibiltaria egiteko, baina saioa hasi eta gutxira bertan behera utzi dute, herriko alkateak ezker abertzaleko batzarkideei hitza eman diela-eta.

Rafaela Romero Batzar Nagusietako lehendakariak, ohitura den legez, Alazne Olaizola alkateari eman dio hitza, eta azken honek Alderdien Legearen ondorioz erakundetik kanpo utzi zituzten ezker abertzaleko bost batzarkideri deitu die.

Batzarkide independentistek, kamiseta laranjak soinean zituztela, "Non da Jon?" galdegin dute, Rafaela Romero eta gainontzeko hautetsien haserrea eraginez. PSEko kideek bilkura uzi dute, eta lehendakariak Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea deitu ditu. Ondoren, bilkura bertan behera uztea erabaki dute.

PPko batzarkideak ez dira saiora joan, Zestoako Udala ezker abertzalearen esku dagoelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo