GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUROAGINDUA

Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartu dute

Ion Telleriaren aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak. Atzo Olatz Izagirre espainiaratu zuten.

29/06/2010 16:47:00

PAUE-. Ion Telleriaren aurka Auzitegi Nazional espainolak igorri zuen euroagindua onartu egin du gaur Paueko Auzitegiak, Kazeta.infok jaso duenez.

Gazte idiazabaldarraren abokatua aztertzen ari da erabakiaren aurka helegitea jarri ala ez.

Telleria ekainaren 9an atxilotu zuten Lapurdin, eta biharamunean aske utzi zuten, baldintza zorrotzekin.

Bestalde, maiatzaren 6an Ziburun atzeman zuten Olatz Izagirre gazte independentista espainiaratu egin zuten atzo, haren aurkako euroaginduaren baitan. Gaur goizean ziren epailearen aurrera eramatekoak.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo