GARA > Azkenak > Ekonomia

GREBA OROKORRA

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu eta beste hamahiru inputatu ditu

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu eta beste hamahiru inputatu ditu, eta beste hainbat identifikatu, piketeak lanean ari zirela. Bilbon eta Gasteizen kargatu egin dute.

29/06/2010 15:13:00

AzkenEzkinp.jpg
Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu ditu Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO|ARGAZKI PRESS)

BILBO-. Idoia Mendia Lakuako Gobernuko bozeramaileak azaldutakoaren arabera, gaurko greba egunean "normaltasuna" izan da nagusi eta istilu "gutxi" izan dira.

Hala ere, Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu eta beste hamahiru inputatu ditu. Bilboko Gran Vian pikete talde baten aurka kargatu du Polizia autonomikoak, eta hor egin du atxiloketetako bat. Beste biak Gasteizen izan dira, merkataritza gune batean eta tranbiaren bidea ixten saiatu diren toki batean.

Gainera, beste hainbat lagun identifikatu dituzte.

Lakuaren arabera, Bilboko Alde Zaharrean zaborrontziak gurutzatu dituzte, Zallan trenbidearen katenariaren aurkako sabotajea egin dute, Abanton hainbat autobusen gurpilak zulatu dituzte eta Zornotza, Durango eta Igorren hainbat enpresatan kalteak sortu dituzte.

 

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo