GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Agirregabiriak eta Arangurenek gose greban jarraitzen dute, Campok utzi egin du

Arkaitz Agirregabiria eta Asier Aranguren euskal preso politikoek gose greban jarraitzen dute Estatu frantseseko espetxeetan. Jose Luis Campok, berriz, bertan behera utzi du.

25/06/2010 11:32:00

DONOSTIA-. Jose Luis Campo donostiarrak bertan behera utzi du Uzercheko espetxean joan den astean hasi zuen gose greba, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez.

Campo Draguignanen zegoen preso baina uholdeak zirela-eta espetxea hustu egin behar izan zuten eta Uzerchera eraman zuten. Han euskal preso politiko bakarra da.

Espetxeak bere gauzak itzuli dizkio eta beste euskal presoekin jartzeko konpromisoa hartu du, ondorioz, egiatarrak utzi egin du baraua.

Arkaitz Agirregabiriak, aldiz, gose greban jarraitzen du Borg-en Bresse-ko kartzelan. Bakartuta dago eta ekainaren 8an hasi zuen protesta.

Asier Aranguren iruindarrak ere gose greban segitzen du, bere kanporaketaren aurka eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Uztailaren 4an beteko du Estatu frantsesean ezarri zioten zigorra eta espainiaratua izateko arriskua duela ohartarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo