GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUROAGINDUA

Asteartean jakinaraziko dute Jon Telleriaren aurkako auziaren epaia

Paueko Auzitegiak datorren asteartean jakinaraziko du Jon Telleriaren aurkako euroagindua onartzen duen ala ez.

22/06/2010 12:56:00

PAUE-. Paueko Auzitegian gaur aztertu dute Jon Telleriaren aurka Auzitegi Nazional espainolak egin duen euroagindu eskaera.

Gazte idiazabaldarrak hitza hartu du eta azken bi urteotan 200 bat gazte beren ideia politikoak defendatzeagatik "espetxeratuak eta torturatuak" izan direla gogora ekarri du. Horregatik, "lege injustoak" ez aplikatzeko eskatu dio epaileari.

Fiskala, aldiz, euroaginduaren alde agertu da, Kazeta.infok jaso duenez. Epaileak heldu den asteartean jakinaraziko du erabakia.

Jon Telleria Infozazpiko esataria ekainaren 9an atxilotu zuen Polizia frantsesak Senpereko lakuaren inguruan. Biharamunean aske utzi zuten, kontrol neurri zorrotzekin.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo