GARA > Azkenak > Euskal Herria

ATXILOKETA

Jon Telleria aske geratu da, baldintzapean

Jon Telleria aske utzi dute gaur Pauen, Auzitegi Nazional espainolaren euroagindua jakinarazi ondoren. Asteartean aztertuko dute auzia.

10/06/2010 11:46:00

PAUE-. Jon Telleria gaur eraman dute Paueko Auzitegira eta han epaileak bere aurkako euroaginduaren berri eman dio. Heldu den asteartean aztertuko dute auzia, eta bitartean aske utzi dute, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez. Hala ere, baldintza zorrotzak ezarri dizkiote.

Gazte idiazabaldarra atzo goizean atxilotu zuen Polizia frantsesak Senpere inguruan, bizikletan zihoala. Azken hilabeteotan Urruñan bizi da Infozazpi Irratiko esataria, eta bizitza erabat publikoa egiten du.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo