ERASOA
Juan Mari Jauregiren oroitarriari eraso diote
Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibila izandakoaren omenez Burnikurutzetan dagoen oroitarriari eraso diote gaur goizaldean.
17/05/2008 16:25:00
DONOSTIA-. Juan Mari Jauregiren alargun Maixabel Lasak zuzentzen duen Lakuako Gobernuko Terrorismoaren Biktimen Bulegoko iturriek azaldu dutenez, erasoa gaur goizaldean gertatu da Burnikurutzetan, Bidania, Legorreta eta Albiztur artean.
Jauregiren omenez oroitarri bat jarri zuten han gobernadore zibil izandakoaren lagunek, eta mailu handi edo borra batekin kolpatu dute hilarria, apurtu arte, Ertzaintzak zabaldutakoaren arabera.
Juan Mari Jauregi 2000. urteko uztailaren 29an hil zuen ETAk Tolosako jatetxe batean.




