SRI LANKA
Gutxienez sei lagun hil dira Colombon jazotako atentatuan
Gutxienez sei lagun hil dira eta beste 75 zauritu dira Polizia autobus baten aurka izandako atentatuan, Colomboko erdigunean.
16/05/2008 9:37:00
NUEVA DELHI-. Gertaera eguerdian gertatu da (08.00ak Euskal Herrian), Polizia autobus baten barnealdean bonba bat zartarazi dutenean, hiriko erdigunean.
Mediku batek gainera, 75 pertsona zauritu direla baieztatu du. Eztandak eragindako zaurien ondorioz ospitaleratu behar izan dituzte.




