ATENTATUA LEGUTION
Ezker Abertzalea: "Euskal jendarteak beste eszenatoki berriak behar ditu demokrazian eta bakean bizitzeko"
"Momentu gogor hauetan eta euskal jendarteak sufritzen ditugun bortizkeria guztien aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da irtenbide demokratikoak aurkitzea horrenbeste sufrimendu eragiten duen gatazka konpontzeko", Ezker Abertzale talde parlamentarioaren irudiko.
14/05/2008 16:59:00
GASTEIZ-. Ohar baten bitartez Ezker Abertzalea legebiltzar taldeak azaldu duenez, euskal jendarteak "beste eszenatoki berriak behar ditu demokrazian eta bakean bizitzeko", eta ildo horretan lanean jarraituko duela berretsi du, "gatazka konpondu eta euskaldunon eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen".
Horrela, "giza eskubide, eskubide zibil eta politikoen defentsan, konponbidearen alde, Nazioarteko Karta Nagusietan jasota dagoenaren alde lanean jarraitzeko" asmoa erakutsi du.




