IRAKEKO OKUPAZIOA
Sei lagun hil dira Ciudad Sadr-en eta Shulan jazotako liskarretan
Gutxienez sei lagun hil dira eta beste 28 zauritu dira azken orduetan Armada estatubatuarrak eta irakiarrak armadun gizonekin izandako liskarretan, Ciudad Sadr-en eta Shulan.
14/05/2008 10:57:00
BAGDAD-. Polizia iturriek azaldutakoaren arabera, Ciudad Sadr-en armadun gizonen eta Armada estatubatuar eta irakiarraren artean liskarrak izan dira bart gauean. Ondorioz, bost lagun hil dira eta beste 22 zauritu dira.
Bestalde, Shulan ere izan dira liskarrak, eta ondorioz lagun bat hil da eta beste sei zauritu dira.




