GARA > Azkenak >

IRAKEKO OKUPAZIOA

Hamaika lagun zendu dira Ciudad Sadr-en jazotako liskarretan

Gutxienez hamaika lagun hil dira azken orduetan Bagdad ekialdean dagoen Ciudad Sadr auzoan, armada estatubatuarraren hainbat erasoren ondorioz.

13/05/2008 10:52:00

BAGDAD-. AEBko agintari militar batek jakinarazi duenez, bart gauean bi pertsona hil ziren, ustez gerrilariak, armada estatubatuarraren aire eraso baten ondorioz.

Hirugarren ustezko gerrilari xiita armada estatubatuarrak tiro egin ostean zendu da.

Bestalde, medikuek azaldutakoaren arabera, 11 dira azken orduetan Ciudad Sadr-en zendutako lagunak eta 20 zauritutakoak.

Polizia iturrien arabera, liskarrek gaur goizean modu lasaiagoan jarraitzen dute Bagdad ekialdeko auzo horretan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo