EZBEHARRA
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Errotik gertu
76 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute bart Erroko inguruetan, bere sendiak desagerketa salatu ostean.
10/05/2008 11:28:00
IRUÑEA-. Dirudienez, F.V.G., 76 urteko errotarra, atzo bazkalondoan irten zen perretxiko bila eta afaltzeko orduan oraindik iritsi ez zenez, sendiak desagerketaren berri eman zuen.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bilatze lanak atzo gaueko 22.00ak inguruak hasi ziren, eta gorpua gauerdi aldera aurkitu dute, borda batetik gertu. Bertaratutako mediku batek berezko heriotza izan zuela ziurtatu du.




