EAE-ANVREN KONTRAKO ERASOA
Debagoieneko Mankomunitateak Galparsororen askatasuna galdegin du
Debagoieneko Mankomunitateko EAE-ANV, Aralar, EAJ eta EAk Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen askatasuna exijitu eta elkarretaratzea egin dute.
09/05/2008 12:08:00
ARRASATE-. Pedro Lasagabaster (EAE-ANV) Mankomunitateko lehendakariordeak, Gobernu Batzordeko kideen izenean agiri batean azaldu duenez, "justiziak Ino Galparsorori askatasuna kentzeko arrazoirik ez du".
Horrez gain, testuak azaltzen du Galparsoro (Mankomunitateko presidente dena) demokratitkoki aukeratua izan zela "bere herriaren alde lan egiteko", eta bere askatasuna galdegin dute "Udalean nahiz Mankomunitatean dituen konpromisoekin lanean jarrai dezan".
Testua irakurri ondoren, Gobernu Batzordeko kideek eta Mankomunitateko langileek elkarretaratzea egin dute Arrasateko Severo Altube plazan, "Mankomunitatea bere presidentearekin. Ino askatu!" lemapean.




