EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Gaizka Gañanek gose eta egarri greba utzi du
Gaizka Gañan preso politikoak utzi egin du duela sei egun hasi zuen gose eta egarri greba, zuzendaritzak hartutako konpromiso bat medio.
06/05/2008 16:27:00
DONOSTIA-. Askatasunak jakinarazi duenez, Rufino Arriaga presoa Valdemoroko espetxeko segurtasun zuzendariordearekin bildu da gaur eta hark adierazi dio Gaizka Gañanek borrokaldia uzten badu bi egunetan arazoa konpontzeko konrpomisoa hartuko lukeela.
Ondoren, Arriagari santurtziarrarekin egoten utzi diote, hura erizaindegian zegoela. Ondorioz, Gaizka Gañanek utzi egin du duela sei egun hasi zuen gose eta egarri greba.
Horretaz gain, Valdemoron bakartuta dauzkaten Rufino Arriaga eta Igor Maioraren egoera aztertzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak, Askatasunaren arabera.
Santurtziarra preso arrunt batekin sartu zuten ziegan, eta horregatik hasi zuen gose eta egarri greba. Lau kilo baino gehiago galdu ditu, eta bere egoera okerrera egiten ari zen.




