GARA > Azkenak > Euskal Herria

TRAS EL 22-M

PPk harremanak hasiko ditu Araban Bildu ez beste alderdi guztiekin

Arabako PPko hautagai Javier de Andres Bildu ez beste alderdi guztiekin harremanetan jarriko da Foru Aldundiko Gobernua gidatzeko babesa lortzeko. EAJri "erradikaltasunean" ez erortzeko eskatu dio.

27/05/2011 13:12:00

GASTEIZ-. Javier de Andresek igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu ditu gaur komunikabideen aurrean. PPk 16 eserleku lortu ditu Batzar Nagusietan, EAJk 13, Bilduk 11, PSEk 9 eta EBk 2. Hala ere, mahai bat errekurrituta dago eta, Hauteskunde Batzordaren erabakiaren zain, PSEren eserleku bat EAJrentzat izan liteke.

De Andresek nabarmendu duenez, arabarrek PPri eman diote "Foru Gobernua osatzeko ardura".

Beste alderdi batzuetako ordezkariekin elkarrizketa "informalak" izan dituela esan du eta datozen egunetan gainerako zerrendaburuekin harremanetan jarriko dela esan du, ea PPri babesa emateko prest dauden jakiteko.

Elkarrizketa horietatik Bildu baztertu egin du PPk, oraindik "ez baitu terrorismoaren zalantzarik gabeko gaitzespen jarrera".

EAJri buruz, berriz, De Andresek uste du "erradikaltasunean" oinarritutako akordioen eta erakundeek "egonkortasuna" emango dieten itunen artean erabaki behar duela. Hala, "Europan homologagarriak diren alderdiekin" kolaboratzeko eskatu dio.

Hauteskunde Batzordeak atzera bota du EAJren helegitea

Arabako Hauteskunde Batzordeak atzera bota du EAJk Erriberagoitian Arabako Batzar Nagusietarako ateratako emaitzen harira aurkeztutako helegitea. Beraz, PPren esku geratzen da Batzar Nagusietan airean zegoen aulkia, eta alderdi espainolak bederatzi ordezkari izango ditu orotara. Helegitea onartu izan balu, alderdi jeltzalearentzat izango zen aulkia. EAJk Hauteskunde Batzorde Zentralera eramango du erabakia. 

EAJren arabera, "irregulartasunak" izan ziren Erriberagoitiako hautes mahaian, bertan atzerritar ugarik eman baitzuen bozka Batzar Nagusietarako, legeak udal hauteskundeetan soilik parte hartzeko eskubidea ematen dien bitartean.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo