EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Estanis Lopezen senideak aurrez aurrekorik gabe utzi dituzte
Estanis Lopez Agiriano euskal preso politikoaren guraso eta anaia-arrebak bisa bisik gabe geratu ziren, Castelloko espetxera joan ondoren.
17/05/2010 13:33:00
DONOSTIA-. Senideek ziurtatu dute han zeudela bisita ordurako eta aitzakia hutsa dela espetxezainen arrazoia, adierazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Senideek azaldu dutenez, aurrez-aurrekoa ostiralean zuten, arratsaldeko 16.00etan eta "ohikoa den moduan sarrerako atean jarri ziren, 15:35etan hain zuzen ere, karneta eta bisitaren konfirmatzea egiteko".
Aurretik jendea zegoen itxaroten. Sarrera nagusiko funtzionarioek, "izugarrizko iskanbila zuten gure aurretik zeuden ijito familia batekin, denbora aurrera zihoan eta guri karnetak ez zizkiguten hartu".
Halako batean giltzadunak "oso haserre eta builaka" aurretik zeuden familia horiei esan zieten ez zirela sartuko aurrez-aurrekora. "Gero guri tokatzen zitzaigun eta karnetak hartu ere kasik egin gabe, ‘ustedes tampoco’ ozen bat esan zuen".
Berandu iritsi zirela esan zieten. "Gu 15:35tarako ilaran ginen, baina eztabaida 15:50 arte iraun zuenez ba guk eta ondorengo senide guztiek bisa galdu genuen".
Gure irakurketa garbia da, funtzionariek Estanisen ama eta aita katxeatzeko agindua zuten eta bide batez kanpoko iskanbila aprobetxatu zuten, hori saihesteko, jakina baita Castelloko funtzionarioen artean Rubalkabaren agindu hau oso desatsegina dela.
Senideek gertaeraren salaketa egin dute. "Senide bezala jazarpena salatu beharra daukagu eta halaxe egingo dugu dagokion tokian", nabarmendu dute.





