ATXILOKETA
Libre geratu da Zornotzan atxilotutako gazteak
Guardia Zibilak Urtzi Zenigaonaindia aulestiarra atxilotu du gaur goizean Amorotoko Oleta auzoan, lanera zihoala. Jose Luis Gallastegiren atxiloketaren ondoren Lekeition izan ziren istiluekin zerikusia du atxiloketak. Ez dago inkomunikatuta. Zornotzan, Ertzaintzak beste gazte bi atxilotu ditu kartelak jartzeagatik eta arratsaldean libre geratu da.
16/04/2010 9:48:00
BILBO-. Urtzi Zenigaonaindia Amorotoko Oleta auzoan atzeman du Guardia Zibilak gaur goizeko 7.15 aldera, lanera zihoala.
Senide batek GARAri azaldu dionez, abokatuari jakinarazi diote atxiloketa joan zen asteartean Jose Luis Gallastegiren etxea miatzen ari zirela Lekeition izan ziren istiluekin lotuta dagoela. Zehazki, agintarien aurkako "irainak, desakatua" eta desordenak eragitea leporatzen diote.
Gazte aulestiarra Bilboko La Salveko kuartelera eraman dute eta ez dago inkomunikatuta. Aulestiatik jakinarazi dutenez, ondoren Gernikako epaitegira eraman dute deklaratzera.
Zornotza
GARAk jakin duenez, Ertzaintzak beste gazte bi atxilotu ditu gaur goizean Zornotzan, atxiloketen harira kartelak jartzeagatik.
Arratsaldean, libre geratu dira.





