ATXILOKETAK
LAB: "Konponbide demokratikoaren aldarriak errepresioarekin isildu nahi dituzte"
"Euskal Herriaren, euskal herritarrek aurkako eraso berri baten aurrean gaude; konponbide demokratikoaren aldarriak errepresioarekin isildu nahi dituzte, beste behin, kriminakuzazioaren bidetik", adierazi du LAB sindikatuak.
14/04/2010 20:21:00
DONOSTIA-. Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatuak dituen euskal herritarrei bere elkartasuna adierazi die LABek, bereziki, sindikatuko kideak diren Juan Mari Jauregiri eta Jose Luis Gallastegiri.
"Agerikoa denez, preso ohiak, presoen senide eta abokatuak atxilotuz, euskal presoen aldeko babesa eta lana izan ditu jopuntuan azken operazio honek", nabarmendu du.
Atxilotuak jasan dezaketen tratuaz kezka agertu du eta deitutako mobilizazio eta manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. LABek deituta manifestazioa izan da Lekeition, Gallastegiren eskualdean.





