ATXILOKETAK
"Operazioak euskal preso politikoen defentsa eta elkartasuna ditu jomugan", dio amnistiaren aldeko mugimenduak
Guardia Zibilaren esku atxilotuak eta inkomunikatuak dauden euskal herritarrei elkartasunik sentikorrena eskaini die amnistiaren aldeko mugimenduak.
14/04/2010 16:00:00
DONOSTIA-. Fernando Grande Marlaska epaileak agindupean Guardia Zibilak atxilotu dituenen artean euskal preso politiko ohiak, abokatuak eta senideak daudela nabarmendu du amnistiaren aldeko mugimenduak. "Argi dago beraz gaurko operazioak euskal preso politikoen defentsa eta elkartasuna dituela jomugan".
Atxilotuek jasan dezaketen tratuaz kezka agertu du. "Marlarkak Guaridia Zibilarekin burutu dituen azken polizia operazioetan tortura testigantza larriak izan direla" gogora ekarri du.
"Euskal Herrian benetako prozesu demokratiko baten bidean urratsak ematen ari diren bitartean espainiar Gobernutik errepresio baino ez datorkigu", adierazi du.
Amnistiaren aldeko mugimenduarentzat, "argi dago Estatuak ondo irakurri dituela Euskal Herrian ematen ari diren mugimendu politikoak. Konponbide politikoa ekidin nahi dute eta horretarako darabilte errepresio polikoa".
Nabarmendu duenez, "kalea da une honetan errepresioa erantzuteko lekua". Mobilizazioak daude deituta Antigua auzoan, 20:00etan Gaskuina plazatik aterata. Egia auzoan, 20:00etan Plaza berrin, asanblada egingo da.
Lekeition manifestazioa deitu dute 19.30etan eta Bakioan, elgarretaratzea 20.00etan.





