INTERNET
Amnistiaren aldeko mugimenduak atari berria dauka sarean
Amnistiaren aldeko mugimenduak webgune berria du sarean: askatu.org. Errepresioaren eta euskal preso politikoen inguruko berriak bilduko ditu.
31/03/2008 15:38:00
DONOSTIA-. www.askatu.org da webgune berriaren helbidea eta amnistiaren aldeko mugimenduaren ataria izateko helburuarekin jaio da.
Bertan errepresioarekin eta euskal preso politikoekin zerikusia duen informazioa eskuratu ahal izango da, idatzizkoa zein ikus-entzunezkoa. Albisteak, dokumentuak, espetxeetako datuak, salaketak, presoen fitxak eta beste hainbat gauza aurki daitezke webgune horretan.
Aipatzekoa da, bestalde, herri eta auzoetatik iristen den informazioak ere tokia izango duela proiektu berri honetan.




