ITOITZ
Itoizko urtegian eta inguruetan 12 lurrikara gehiago sumatu dituzte
Itoiz Koordinakundeak jakinarazi duenez, azken bost egunetan 12 lurrikara sumatu ditu Geografia Institutuak Itoizko urtegian eta haren inguruetan.
31/03/2008 12:51:00
ITOITZ-. Lurrikaren %42 urtegiaren barnean sortu dira, eta horietako bat, iragan larunbatean gaueko 22.25ean gertatutakoa, Zalbako biztanleek nabaritu ahal izan zuten.
Horrez gainera, Koordinakundearen arabera, lurrikaren %67a, urtegiaren inguruko bost kilometroren barnean sortu dira. Nagoren nabaritu dute mugimendu gehien, bost izan direlarik nabaritutako lurrikarak.
Iragan ostiralean sumatu zituzten ordea lur mugimendu gehien; bost izan ziren eta handienak Ritcher eskalan 1,4 graduko indarrekoak izan ziren.
Itoiz Koordinakundeak ohartarazi duenez, urtegiak maila gorena du azken euriteen ondorioz, eta horren eraginez, lurrikaren kopurua nabarmen handitu da.




