GARA > Azkenak >

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Anjel Figeroa Txagorritxun ospitaleratu dute berriro

Anjel Figeroa preso politiko algortarra Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute berriro atzo bertan beste epilepsia krisialdi bat izan eta gero.

28/03/2008 19:34:00

BILBO-. Anjel kalera! herri ekimenak azaldu duenez, atzo izan zuen Figeroak beste epilepsia krisialdi bat.

Iragan urtarrilaren 28an ere ospitaleratu behar izan zuten, egun batzuk lehenago, Txagorritxun hilabetea egin ostean, Langraizko espetxera bueltatu eta lau krisialdi pairatu zituelako.

Orduan, otsailaren 13ra arte egon zen ospitalean. Gaur iluntzean Etxerat-ek egingo dituen mobilizazioekin bat egin dut Anjel kalera! herri ekimenak presoaren egoera salatu asmoz.

Algortarrak gaixotasun kroniko eta sendaezina du. Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala pairatzen ditu. Gainera, ezkerraldeko lobulu tenporalean beste foku bat duela antzeman zioten orain hilabete batzuk.

Horren ondorioz, krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta irudikapenak izaten ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo