GARA > Azkenak >

PALESTINAREN OKUPAZIOA

Palestinar bat hil da Israelgo Armadaren eraso batean

Hamaseko kide bat hil da eta beste bi zauritu dira Israelgo Armadak Gazako hegoaldean egin duen eraso batean.

28/03/2008 10:13:00

GAZA-. Hamasek eta iturri medikoek adierazi dutenez, soldadu israeldarrak Jan Yunes-en sartu dira eta gizon talde armatu bati eraso egin diote.

Ondorioz, palestinar bat hil da, Hamaseko kidea, eta beste bi zauritu dira. Israelgo Armadako bozeramaile batek erasoa baieztatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo