IRAKEN OKUPAZIOA
Esportaziorako oliobiderik garrantzitsuena zartarazi dute Iraken
Ezezagun talde batek petrolioaren esportaziorako baliatzen den oliobiderik garrantzitsuenetarikoa suntsitu du Iraken, lehergaiak jaurtita.
27/03/2008 11:20:00
BAGDAD-. Oliobidearen jabe den Southern Oil Company enpresako kide batek azaldu duenez, "lehergaiak bidearen azpian jarri dituzte eta kalte oso larriak eragin ditu".
Erasoaren ostean, petrolio esportazioak eraginak izango dituela ohartarazi du "produktu gordina hegoaldera eramaten duen oliobiderik garrantzitsuena" delako.
Irakek 1,54 milioi petrolio upel esportatu zituen pasa den otsailean Basratik.




