GARA > Azkenak >

GENERO INDARKERIA

Hiru lagun atxilotu dituzte Nafarroan bikotekideak jo dituztelakoan

Nafarroako Foru Poliziak hiru gizonezko atxilotu ditu azken egunetan Noain, Sarriguren eta Ablitasen bikotekideak eraso izana leporatuta.

26/03/2008 13:08:00

IRUÑEA-. Lehenengo atxiloketa Ablitasen jazo zen. 54 urteko donostiar bat atzeman zuen Foru Poliziak bere bikotekidea lepotik heldu eta ukabilkada bat ematea egotzita. Biktimak ez zuen salaketarik jarri nahi izan.

Noainen, 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten neskalagunari sudurrean ukabilkada eman eta odoletan utzi zuelakoan. Kasu horretan, emakumeak salaketa jarri zuen jasandako erasoagatik.

Azkenik, Sarrigurenen, Foru Poliziak 44 urteko iruindar bat atxilotu zuen, aurrez bikotekide ohiak aldentze agindua urratu zuela salatu ostean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo