GARA > Azkenak >

INTERNET

Elekak eta "Le Journal du Pays Basque"-k Sarean Zer? izeneko aplikazioa sortu dute

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak eta "Le Journal du Pays Basque" agerkariak Sarean zer? izeneko aplikazioa garatu dute. Kazetaren edizio digitalean argitaratzen diren berriak beste agerkari digitaletan argitaratzen diren gai bereko berriekin lotuko dira horren bidez, horrela "izaera kritikoa" bultzatuz.

14/03/2008 13:08:00

DONOSTIA-. "Le Journal du Pays Basque" kazetak Interneteko bertsioan euskaraz zein frantsesez argitaratzen dituen berriak lotzen dituen sistema bat sortu dute Eleka Ingeniaritza Linguistikoak eta agerkari horrek, Akitania-Euskadi diru-laguntzaren bidez.

Sarean Zer? izena du sistema horrek, eta helburua egunkari digital batean argitaratutako albisteak beste egunkari digital batzuetako albisteekin -elkarren antzekotasun-mailaren arabera- lotzea da.

Era horretan, irakurleak albisteak irakurri ahala aurrean duen berriarekin erlazionatutako beste albiste batzuk eskuratuko lituzke, beste hizkuntza eta egunkari batekoak izanik ere.

Aplikazio hau gai da hainbat hizkuntzatako albisteak prozesatzeko: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana. Hala, informazioa kontrastatzeko aukera edo/eta gai batean sakontzeko posibilitatea ematen zaio irakurleari.

Sarean Zer? aplikazioa Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatu duen Dokusare teknologia du oinarri. Semantikan eta antzekotasunean oinarrituta dokumentu eleaniztunak erlazionatu eta bilatzaileko teknologia da Dokusare, eta Lakuako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Saiotek deialdian lagundutako ikerketa-proiektua da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo