LANUZTEA
Bi orduko lanuztea egin dute Bilbobus autobus zerbitzuetako langileek
Goizeko 08.00etatik 10.00etara egin dute lanuztea Bilbobuseko langileek eta arratsaldean beste bat egingo dute, 17.00etatik 19.00etara.
02/03/2012 11:00:00
BILBO-. Veoliak (Bilbobuseko esleipendun enpresa) emandako datuen arabera, bi orduko lanuzte horretan oinarrizko zerbitzuak soilik izan dira lanean, hau da, autobusen %30.
Bilbobuseko langileek bigarren lanuzte bat egingo dute gaur arratsaldean, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, eta denbora horretan ere oinarrizko zerbitzuak soilik izango dira lanean.
Enpresak eta ordezkaritza sindikalak bat egin dute hitzarmen kolektiboa adosterako orduan dagoen aurrerapen faltarekin.
Langileek KPIren urteko igoera gehi %1,15 eskatzen dute, eta aurrez ezarritako lan baldintzetan ere aldaketak eskatzen dituzte, "enpresak bete ez dituenak", beraien iritziz.
Veoliak dio, bere aldetik, hiru aldiz aldatu duela hitzarmen kolektiborako eskaintza, hiru urterako hitzarmena eskaintzen dutela eta lehenengo urtean soldatak %2 igotzea proposatzen duela.


