GARA > Azkenak > Euskal Herria

PAUEKO KONTSEILU NAGUSIA

Georges Labazé, Paueko Kontseilu Nagusiko presidentea

Georges Labazé Paueko Kontseilu Nagusiko presidente izendatu dute arratsalde hasieran.

31/03/2011 18:07:00

BAIONA-. Oposizioak ez du presidentzarako hautagairik aurkeztu. Beraz, 29 boz alde, 21 txuri eta 2 baliogabeekin, lehen aldiz instituzioa existitzen denetik, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluan ezkerra nagusi da.

Batzordeak eratu eta batzorde buruak izendatu dira. Hamabostetik, hiru dira Ipar Euskal Herrikoak eta gainerakoak Biarnokoak.

Kotte Ezenarro Hendaiako kontseilari nagusia lehen lehendakari-ordea izendatua izan da. Elkartasunaz arduratuko den batzordeburua izango da.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo