EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Gotzone Lopez de Luzuriaga Martutenera eraman dute
Gotzone Lopez de Luzuriaga gaixorik dagoen euskal preso politikoa Valladolidetik Martuteneko espetxera eraman dute.
30/03/2011 16:25:00
DONOSTIA-. Gotzone Lopez de Luzuriaga Martuteneko espetxean dago astelehenetik, jakitera eman du amnistiaren aldeko mugimenduak.
2007an bularreko minbizia diagnostikatu zioten aguraindarrari eta operatua izan ondoren erradioterapia tratamendua jarri zioten. Baina, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, tratamendua ezin izan du normaltasunez aurrera eraman, ospitalerako lekualdatzeetan hainbat arazo izan dituelako poliziekin. Lopez de Luzuriagak kontsultara ateratzeari uko egin dio ez baitiote tratu duin bat izango duela bermatzen. Poliziak kontsultara sartu ohi dira berarekin batera.
Lopez de Luzuriagari biziarteko zigorra suposatzen duen dotrina ezarri diote.


