KULTURA
B.B. King, Chick Corea eta Cyndi Lauper, San Telmo berreskuratuko duen Donostiako Jazzaldian
Bluesaren "erregea" bezala ezaguna, B.B. King-ek irekiko du Zurriolako Agertoki Berdeko emanaldi nagusia.
30/03/2011 13:40:00
DONOSTIA-. Uztailaren 21tik 25ra ospatuko den Donostiako Jazzaldiaren 46. edizio honetan bluesaren doinuak izango dira nagusi, afrikar musika eta jazzarekin uztartuz. Aurtengo edizioan, gainera, San Telmo Museoa eskenatoki gisa berreskuratuko da, gauez bertan kontzertuak eskaintzeaz gain museoa bixitatzeko aukera emanez.
Gaur goizean Donostian aurkeztu dute aurtengo Jazzaldiaren egitaraua. Zurriolako hondartzako Agertoki Berdean izango den emanaldiak irekiko du aurtengo Jazzaldia, eta berau B. B. King-en eskutik etorriko da. Bere ondotik, Staff Benda Bilili, Eivind Aarset, Elephant 9 eta Tucson Jazz Institute Ellingtn Band taldeak arituko dira oholtza gainean.
Agerraldian aditzera eman dutenez, "Donostiako jazzalen ustea sendotuz: Jazzaldiaren kalitatea Trinitateko emenaldiek erabakitzen dutela", bertan jazz eta musika afroamerikarreko lau emanaldi eskainiko dira.
Baina gune ezberdinak ere izango dira aurtengoan musika desberdinaz gozatzeko. Hala nola, Kursaaleko auditorioa, Trinitate enparantza, Zurriolako hondartza, San Telmo museoa eta oraindik zehaztu gabe dituzten sarrera libreko guneak.
Sarrerak ostiralean salgai
Esaterako, Zurriolako Agertoki Berdearen egitarau guztia oraindik ez dute zehaztu. Hala, aurten, indie musikan zentratuko dela nabarmendu dute.
Bestalde, Donostian izango diren musikarien artean, ondokoak izango dira, besteren artean: Cyndi Lauper, Mavis Staples, Cassandra Wilson, Dave Duglas, John McLaughlin eta Jan Garbare izango dira.
Ostiral honetan, apirilak 1, jarriko dituzte salgai Jazzaldirako sarrerak. Kutxaren bidez eskuratu ahal izango dira 11.30tatik aurrera.
Trinitate enparantzako abonuak 100 euro balioko ditu, lau kontzerturen truke. Kursaaleko auditorioan 3 kontzertutarako abonuak 70 euro baliko ditu, eta San Telmo Museokoak, aldiz, 52 euro 3 kontzerturen truke.


