GARA > Azkenak > Euskal Herria

KORRIKA

Korrikak Euskaltzaindia omenduko du ostiralean Donostian

Euskaltzandiaren lan eskerga omendu nahi dute Korrikak eta AEKk datorren ostiralean  Kursaaleko kubo txikian arratsaldeko 19.00etan egingo den ekitaldi berezi batekin.

22/03/2011 13:42:00

AzkenEzkkor.jpg
Aukezpenean parte hartu dutenen irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA-. Ekitaldia Korrika Kulturalaren azken hitzordua izango da eta bertan Euskaltzaindiaren inguruan Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek egin duten dokumentala estreinatuko da.

Gaur goizean Donostian aurkeztuko da  “Zenbait gazte ausart” izeneko dokumentala eta bertan izan dira Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silva, filmearen egileak. 

Euskaltzaindiaren lehen pausoak, helduen euskalduntzaren sorrera eta euskararen gaur egungo egoerari buruzko hainbat testigantza jaso dituzte lan honetan.  Datorren apirilaren 7an Trebiñutik abiatuko da 17. Korrika “Maitatu, ikasi, ari” lelopean.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo