GARA > Azkenak > Euskal Herria

IKERKETA

Amaia Azkueren autoa Loioan aurkitu dute

Amaia Azkue oriotarraren heriotza salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte Azpeitia, Getaria, Zumaia, Zarautz, Orio eta Zestoan. Ertzaintzak hildakoaren autoa Loiolan aurkitu du.

18/03/2011 11:39:00

ZARAUTZ-. Ertzaintzak Amaia Azkue oriotarraren heriotza ikerzen jarraitzen du. Herenegun arratsaldean aurkitu zuten Ibai-Eder urtegian, indarkeria zantzuekin.

Lehen hipotesien arabera, buruan eragin zizkioten kolpeen ondorioz hil zen 39 urteko emakume oriotarra.

Egun osoan hildakoaren autoaren bila ibili da Ertzaintza eta Radio Euskadik esan duenez, Loiolako aparkalekuan aurkitu dute,

Urola-Kostako Koordinadora Feministaren ustez, emakume izateak zerikusia izan du bere heriotzean. Arratsaldean elkarretaratzeak egin dira Orion, Zarautzen, Azpeitian, Getarian, Zumaian eta Zestoan.

Orioko Udalak antolatuta, bestalde, kontzentrazio isila egingo da bihar eguerdian herriko plazan.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo