HERRI GALDEKETAK
Guztira 34.610 lagunek parte hartu dute Bateraren kontsultan
Guztira 34.610 herritarrek hartu dute parte Baterak lurralde elkargoari buruz antolatu dituen kontsultetan. 27.072k baiezkoaren alde egin dute, 6.625ek ezezkoaren alde eta 946 herritarrek boto zuria eman dute.
21/03/2010 21:53:00
BAIONA-. Euskal Herriko lurralde elkargoari buruz Baterak antolatu dituen kontsultak erantzun garrantzitsua jaso du eskualdeko hauteskundeen bigarren itzulian ere bai. Joan den igandeko emaitzekin alderatuuta, parte hartzea hamar puntutan hazi da zortzi herritan eginiko herri galdeketan.
Kazeta.infok dioenez, herri batzuetan parte-hartzeak % 30aren langa gainditu du, hala nola Ahetzen (%35,82), Arbonan (%34,66), Biriatun (%38,68) eta Urruñan (%32,76).
Bi itzuliak kontuan hartuta, guztira 34.610 herritarrek parte hartu dute herri galdeketan. Horietarik 27.072k baietz erantzun dute Baterak eginiko galderari, 6.625ek ezetz bozkatu dute eta 946 herritarrek boto zuria eman dute.





