ESKUALDEETAKO HAUTESKUNDEAK
Alain Roussetek aise irabazi du Ipar Euskal Herrian
Eskualdeetako hauteskundeetako bigarren itzulia egin dute gaur Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean. Alain Roussetek aise irabazi du eta datozen lau urteotan Akitaniako Kontseiluko presidente izaten jarraituko du.
21/03/2010 17:45:00
BAIONA-. Alain Roussetek aise irabazi du Euskal Herrian, baina 2004ean baino 16.000 boto gutxiago eskuratu ditu Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin.
Botoen %93 zenbatuta, Europe Ecologie eta Front de Gauche-kin akordioa egin eta gero PSko hautagaiak bozen %55,7 bildu ditu. Hala ere, ustekabea Jean Lassalle zentristak eman du. Bozen %16 lortu du eta Pirinio Atlantikoetan Xavier Darcos UMPko zerrendaburuarengandik 2.000 botora gelditu da, Kazeta.infok jasotzen duenez.
Parte-hartzeak gora egin du.





