ARRAUNA
San Miguel Liga uztailaren 3an hasiko da eta emakumeena 10ean
San Miguel Liga uztailaren 3an hasiko da eta emakumeen txapelketa, berriz, 10ean.
20/03/2010 17:01:00
BILBO-. Traineruen Kluben Elkarteak gaur egin duen batzarrean San Miguel Ligaren 8. edizioaren eta Emakumeen II Euskotren Ligaren egutegi ofizialak onartu ditu.
Hala, San Miguel Liga uztailaren 3an hasiko da Bilbon eta irailaren 19an bukatuko da Portugaleten, El Corte Ingles banderarekin. Guztira 18 estropada jokatuko dira.
Emakumeen txapelketak, berriz, zortzi estropada izango ditu. Lehenengoa uztailaren 10ean jokatuko da Pedreñan, eta azkenekoa Zarautzen, abuztuaren 14 eta 15ean.





