GARA > Azkenak > Euskal Herria

ISTRIPUA

Emakume bat hil da Zaratamon, trenak harrapatuta

75 urteko emakume bat hil da gaur goizean Zaratamon, trenak harrapatuta.

20/03/2010 13:33:00

BILBO-. Lakuako Gobernuko Etxebizitza eta Garraio Sailak azaldu duenez, ezbeharra goizeko 9.15ean gertatu da Zaratamoko Arkotxa auzoan dagoen tren pasabidean.

75 urteko emakume bat pasabidea gurutzatzen hasi da trena zetorrela konturatu gabe eta honek harrapatu egin du, heriotza eraginez. Trenbidea pasatzen hasi denean pasabideko langak itxita zeuden eta trena datorrela iragartzen duten seinaleak piztuta, Lakuak esan duenez.

Istripuaren ondorioz Bilbo eta Donostia arteko tren zerbitzuan atzerapenak izan dira eta autobusak ezarri dituzte Bermeo-Bilbo eta Zornotza-Donostia arteko bidea egiteko.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook Zabaldu
Igo