GARA > Azkenak > Euskal Herria

INDEPENDENTZIAREN ALDEKO DINAMIKA

Independentzia helburu hartuta GaztEHerria ekimena aurkeztu dute dozenaka gaztek

Independentzia Euskal Herriaren biziraupenerako aukera bakartzat ikusten duten gazteon bilgunea den GaztEHerriak aurkezpen publiko erraldoia egin du. Datorren apirilaren 4an ospatuko den Aberri Egun bateratura deialdia egin du. Bi egun lehenago, Durangon independentziaren aldeko jaialdi erraldoia antolatuko du.

11/03/2010 14:00:00

AzkenEzkga.jpg
Donostian aurkeztu dute GaztEHerria ekimena. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

DONOSTIA.- Agerraldi jendetsua egin du GaztEHerriak gaur Donostian. Musikherria, Akuilu, Bizigay, Bilgune Feminista, Gazte Independentistak, Topatu.info, Ikasle Abertzaleak, Kamaradak, Gazte Abertzaleak, Kaskagorri eta Elkarlana taldeek osatzen dute "independentzia Euskal herriaren biziraupenerako aukera bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea".

Dinamika berri honen oinarri politikoak "Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia!" adierazpenan biltzen dira. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, azken asteetan "gazte eremuko eragile eta norbanakoen artean garatu den elkarlanaren ondorioa da".

GaztEHrriaren lehen urratsa apirilaren 2rako Durangon independentziaren aldeko jaia antolatzea dela esan dute eta bi egun beranduago ospatuko den Aberri Egun bateraturako deia ere egin dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo