GARA > Azkenak > Euskal Herria

ATXILOKETA

Ertzaintzak Adrian Donnay inkomunikatu du

Ertzaintzak inkomunikatu egin du atzo Gasteizen atxilotu zuen Adrian Donnay gaztea, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez.

10/03/2010 17:34:00

GASTEIZ-. Adrian Donnay atzo goizaldean atxilotu zuen Ertzaintzak, kale eraso batean parte hartzea leporatuta. Bere abokatuari atzo gauean jakinarazi zioten inkomunikatuta daukatela, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez.

Azken asteotan izan diren atxilotuen tortura salaketak aintzat hartuta, Donnayk "bizi duen tortura arriskuaz" kezka agertu du erakunde horrek.

Bestalde, atxiloketa hori zela-eta, Gasteizko Alde Zaharrean Ertzaintzak zabaldu zuen dispositiboa "benetako inkursio militar batekin" parekatzeko modukoa izan zela salatu du. Esan duenez, bertan lan egiten duten hainbat lagunek ezin izan zuten normaltasunez lan egin arratsaldera arte, Ertzaintzak galerazi egin baitzien tabernak irekitzea edo banaketak egitea.

Horretaz gain, miaketek iraun zuten bitartean Polizia autonomikoak Adrian Donnayren ama "bortizkeria handiz" jo zuela salatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo