GARA > Azkenak > Kultura

HERIOTZA

Joxemiel Bidador dantzari, ikertzaile eta idazlea hil da

Joxemiel Bidador dantzari, ikertzaile eta idazle iruindarra hil da, 39 urte zituela.

02/03/2010 15:47:00

AzkenEzkbi.jpg
Joxemiel Bidador 2004an, bere liburu baten aurkezpenean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

IRUÑEA-. Buruko isuria izan zuen joan zen ostiralean Joxemiel Bidadorrek eta ordutik erietxean zegoen, larri. Gaur hil da, 39 urte zituela.

Joxemiel Bidador irakasle eta idazlea zen, dantzaria, ikertzailea eta euskaltzalea. Liburu, artikulu eta hitzaldi ugari eman zituen. Iruñeko Duguna dantza taldeko kide izan zen urte askotan eta gaztetatik nabarmendu zen dantza-ikertzaile gisa. Azkenaldian, "Dantzariak" aldizkariaren koordinazioaz arduratzen zen. Esparru horretan lan mardula egin zuen, www.dantzan.com atariak jasotzen duenez.

Hainbat sari irabazi zituen, horien artean Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno VI saiakera saria, 2005ean, "Dantzaren erreforma Euskal Herrian" lanagatik, eta 2007ko maiatzean Euskalerria Irratiaren Larreko Saria. Iruñeko Udalak idazle berrientzat antolatzen duen literatur lehiaketan ere saritu zuten, olerki zein narrazio laburrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo