ISTRIPUA
Hiru lagun zauritu dira, bat larri, auto batek kamioi batekin talka egitean Hernanin
Hiru lagun zauritu dira Hernanin, haietako bat larri, auto bat errepidetik irten eta aparkatuta zegoen kamioi batekin talka egin eta gero.
29/02/2008 10:51:00
HERNANI-. Lakuako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, istripua goizaldeko 1.40ean gertatu da GI-3132 errepidean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
Istripuaren ondorioz, autoan zihoan gidaria barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek bertatik atera eta gero Donostia ospitalera eraman dute zauri larriekin.
Gainera, beste bi lagun arin zauritu dira eta ospitale berdinera eraman dituzte.




