GENERO INDARKERIA
Lagun bat atxilotu dute Gueñesen bikotekidea jo duelakoan
Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Gueñesen, bikotekidea jotzea egotzita.
29/02/2008 10:14:00
GUEÑES-. Lakuako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, goizaldeko 3.00ak aldera Ertzaintzaren patruila batek aurpegian zauriak zituen emakume bati laguntza eman dio.
Dirudienez, eztabaida baten ondoren, gizonezkoak emakumea lepotik hartu eta ukabilkada bat eman dio aurpegian, sudurrean eta ahoan zauriak eraginez.
Biktima Zallako erietxera eraman behar izan dute.
Erasotzailea bi urte lehenago ere bikotekidea jotzeagatik izan zen atxilotua.




